martes, 1 de diciembre de 2020

ABENDUAREN OSTEGUNA 3: Jaunak ZUEKIN, eta zure espirituarekin

LEHEN  HEZKUNTZA

GAURKO OTOITZA ELKARTASUNAREN ALDEKOA DA

ABESTI HONEKIN BALOREAK ALDARRIKATU NAHI DITUGU
JESÚS LAGUN, LAGUNDU ZUK IRAKATZITAKO BALOREAK IZATEKO


DBH-BATX.

Gaur Euskararen eguna da, beraz gaurko otoitza euskaraz egingo dugu. 
Eskerrak ematen diogu Jainkoari horrelako  ekimenak izateagatik. Gaurko abesti hau otoitz bihurtuko dugu.
Jesús Jauna, 
emaiguzu gaur indarra, 
gogoak,
horrelako ametsak 
egia bihurtzeko
Jauna
gurekin zaude
eta zurekin batera
zure Espiritu Santua
Honek, bultza ditzala 
horrelako proiektuak.
Horrela zure nahia, zure mezua,  
leku guztietan, topatuko ditugu. 
Horrexegatik esan dezakegu:
Jaunak ezana
 Ezkerrak Zuri Jauna.

“ZUEKIN” haurren giza eskubideak jorratzen dituen abestia da. Milaka haur daude gerren menpe, etxe gabe, babesik gabe eta bere herritik ihes egin behar izan dute. Kantu honekin gure babesa eman nahi diegu eta haurren giza eskubideak bermatu daitezen aldarrikatu. Ndank Ndank, senegaldar eta euskaldunen arteko kulturartekotasuna eta garapenerako lankidetza sustatzen duen elkartea da eta bideo honen bitartez lortutako onura ekonomiko guztiak elkarteari bideratuak izango dira. “Zuekin” esteka honetan dago eskuragarri:



                                                                        ZUEKIN

Munduko bazter guztietan

denak libre jaioak gara.

Han garela, hemen, edonor garen

unibertsoko parte gara.


Mila kolore azaletan

ta mila eskubide ahoan.

Gure maitasuna, zure elkartasuna

sentituko dut nik zainetan.


Azaldu zaitez ta

ongi etorri,

eskuak zabalik,

giza eskubideak.


Ta eskolan zuekin

ta kalean zuekin

ta bizitza elkarrekin

bizirik.


Irribarrez duintasuna

bermatu nire alaitasuna.

Haurrak haurrekin jolas elkarrekin,

eskurik esku maitasuna.


Besarkatu ta babesa eman,

berotasuna zure ondoan.

Eri eta zauri, behar duenari

lagundu eta muxu eman.


Azaldu zaitez ta

ongi etorri,

eskuak zabalik,

giza eskubideak.


Ta eskolan zuekin

ta kalean zuekin

ta bizitza elkarrekin

bizirik


Elkarrekin guztiok

bat eginez,

bizitza, batera

zuekin.



WEDNESDAY, MARCH 17. SAINT PATRIK DAY

THE NAME OF THE FATHER, AND THE SON, AND THE HOLY SPIRIT, AMEN VENERABLE MARY WARD, PRAY FOR US